XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren sailkapena, berriz, lehenengo sailkapenean eratutako sail bakoitza kasuz kasu, perpaus barruan betetzen duten funtzioaren arauera banatuz.

Ihardunbide horri jarraiki natzaio lantxo honen barruan ere, sintagmen distribuzioari begira lehenik, eta distribuzio bakoitzeko etsenpluak kasuz kasu emanez ondoren.

Aztergai dugun sintagma, sintagma mugagabea dugu.

Sintagma mugagabe hori, lehen esan dudanez, bi eratako sintagma izan daiteke: atributo sintagma edota izen sintagma.

Eta atributo sintagma denean, sintagma hori izen sintagma batek osa dezake edota adjetiboak bakarrik.

Aurretiazko ohar hau egin ondoren, goazen harira.

Emango ditugun testuinguruetako sintagmak zernolatako eta zein baldintzatako sintagma mugagabeak diren ikusi hutsez, egia esan, kontura bagaitezke ere.

Eta elemendurik gutxienez osaturiko sintagmetatik hasiko gara.

IZEN MULTZOA + -0 / ADJETIBOA (ATRIBUTOA) + 0. KASU NOMINATIBOAN. Sujetoa

Sujeto bezala ez zaigu izen sintagma mugagaberik agertzen Tartasengan.

Izen sintagma hori, dakigunez, izen hutsez edota izena + adjetiboaz osaturik datorke.

Beraz, honetan Patxi Goenagak dioena betetzen digu Tartasek, zera alegia: (1) Gramatika bideetan, 49 orr. 4) paragrafoa.

Atributoa Adjetibo hutsa bere maila guztietan edota IM (izen multzoa), nahiz izen hutsez, nahiz izenez + adjetiboz osaturik ager daiteke atributo funtziotan loturazko aditz batekin.

Adjetibo hutsa nahiz izan aditzlaguntzaile iragangaitzaren, nahiz beste aditz iragangaitzen edo iragankorren atributo denean, adjetibo hori: Maila soil edo positibo delakoan baldin badago, atributo hori forma mugagabean erabiltzen digu Tartasek.